Menchaca de la Bodega

Antonio Menchaca de la Bodega Bilbon jaio zen 1.882ko apirilaren 29an. Bere gurasoak Rosario andrea eta Antonio jauna izan ziren. Bodega-Quadra familiako kide zen amaren aldetik eta, beraz, Amerikako ipar-mendebaldeko itsasbazterraren aurkitzailearen ondorengo ofiziala. Columbian, Viktorian eta Vancouverren, Kanadako Columbia britainiarreko hiriak dira hauek, oso gogoan dute Juan Francisco de la Bodega eta Cuadra jauna oraindik.
Deustuko Unibertsitatean legelari gradua hartu zuen eta itsasoko adarrean espezializatu zen. Horretarako garai hartako Britainia handiko enpresarik garrantzitsuenetako batentzat, Harris & Dixon-entzat, hasi zen lanean; enpresa honen bulegoak Londresko Cityko Grace Church kaleko 21.ean zeuden. Prestakuntza honen ondorioz ontzi-jabe bihurtu zen Lehen Mundu Gerra aurretik. Zamako moto-belaontzi baten eta “Anita” izeneko zamako bapore baten jabe zen.

1.918an Concepción Careaga eta Basabe andrearekin ezkondu zen, Cadaguako konde tituluarekin ohoratuko zuten Pedro de Careaga eta la Qintana enbaxadore jaunaren alabarekin. Ezkontza honetatik seme bat sortu zen, Antonio Menchaca Careaga jauna, 1.921ean Areetan jaio zena.

1.921ean beste bi bapore-ontzi erosi zituen, “Nervión” eta “Onsala”; hauek Zorrotzako briketa fabrikarako ikatza ekartzen zuten. Sozietate hau, hots, briketa fabrika, Aznar jaun-andreekin batera ezarri zuen Bilboko itsasadarreko kaiaren ondoan. “Briquetas de Zorroza” izena jarri zion beste bapore-ontzi bat erosi zuen, hau ere fabrikarako ikatza ekartzeko.

Gero “Banana” eta “Cresalubi”-ren armadorea izango zen, biak ala biak Espainiako kabotajea egiten zutenak, eta baita “Cristina Rueda” baporearena ere.

”Antón”, “Cilurnum” eta “Uribitarte” ontzien jabe ere izan zen, hauek biak izan zirelarik bere azken ontziak.

2. errepublika garaian Peruko ohorezko kontsul izendatu zuten Bilbon, Espainiako iparraldeko buru bezala.1.968ko ekainaren 11n hil zen arte bete zuen kargu hau, eta hainbat ohore-domina jaso zuen horregatik.

Leioako udalerrian eraikitako bere jabetzako etxea, “La Boronita” izenekoa, “Opus Dei” erakunde erlijiosoari eman zion, ikastetxe bezala erabili zezaten (gaur Gaztelueta). Familiak Plentzian zuen etxeetako bat ere eman zuen parrokiako gizarte lanetarako.

Bizitza osoan zehar izango zuen dimentsio sozial eta filantropiko hau. Honen froga da 1.955ean Leioan eraikitako etxebizitza sozial multzoa; etxe hauek eraikitzeko lanen zuzendaritza Eugenio Mª de Aguinagari eman zioten.

Auxilio Social-i ere eman zion Muera de Arbietoko Bainuetxea izeneko onibarra, 1.943ko abuztuaren 2an José Pablo de la Herrán eta de las Pozas notario jaunaren aurrean emandako eskrituran. Auxilio Social garai hartako ongintzazko eta gizarteko erakunde ofiziala zen eta finka haur pre-tuberkulosoei arreta emateko zen, izan ere, hau garai hartan probintziako gizarte-arazo bat zen.Emandakoak honako hauek ziren: Muerako Bainuetxea bere eraikin eta lurrekin, iturriak eta iturburuak, hotela, kapera, “Osasuntzua” izeneko etxea, “Cuchuelo” baserria eta “Arbieto-Goikoa” baserria.

1.944ko urtarrilean X izpien instalazio bat erosi zuen, Gorlizko erietxeari eman ziona.

1.950. urtean Uretamendiko San Jose Langilea zentrorako, non jendea txaboletan bizi baitzen, etxebizitzak eraikitzeko diru-laguntza eman zuen, 500.000 pezeta ingurukoa.
1.943ko otsailaren 4an AEBko kontsulatuak “Cilurnum” ontziko tripulazioak egindako “Alaskan” itsasontziko hamalau naufragoen salbamenduarengatik omenaldia egin zion Bilbon, besteak beste.