Antón Menchaca Careaga, (1921-2002) Itsasorako bokazio goiztiarra izan zuen, familiaren eraginez. Honek Cádizko eta Maríngo marina militarreko eskoletan ikastera eraman zuen; ofizial gradua lortu zuen eta Korbetako Kapitan kategoriara iritsi zen. Ondoren humanitateak ikasi zituen Oxforden eta zuzenbidea Madrilgo Computensean.
Bere izaera liberalak Carabanchelgo espetxera eraman zuen 1.957an eta han erregimenarekiko kritiko ziren beste asko topatu zituen. Esperientzia hark bere izaera erreboltaria moldatzeko orduan eragin handia izan zuen. Carabancheldik irten ondoren askatasunen aldeko bere borroka partikularra hasi zuen, “Cuadernos para el Diálogo” sortuz eta “El País” egunkariaren sorreran parte hartuz, besteak beste.
Gizarte eta kultura gaiekiko bere interesak “Nuevo Ateneo” edo “El Sitio” (1985-1989) bezalako elkarteen lehendakari izatera eraman zuten, zeinak sendotzen lagundu baitzuen.
Gizabanako zintzoa eta bere denboraldiarekiko aurreratu bezala, ez zuen inoiz ere tokiko jarduera editorialekin eta kulturalekin loturak izateari utzi. 1.974. urtean Fundazio bat sortu zuen bere aitaren oroimenez. Fundazioaren helburu nagusia baldintza desegokian dauden taldeei laguntza ematea da.
Bokazioz idazlea, idazkera dotorea eta gogorarazlea zuen, bere lanetan argi antzematen dena: hamar eleberri eta zazpi saiakera. Bere izaerak jariatzen zuen gizartearekiko engaiamendua hainbat egunkaritan argitaratu zituen iritzi-artikulu kopuru handian ikusi daiteke; El Paísen, ABCn, El Correon, Deian, El Mundon eta dagoeneko ez dauden Bilbaon, Hierron nahiz La Gaceta del Norten, eta baita Arbola kutur aldizkarian ere.
Antón bere garaiko beste intelektualengandik bereizten zuen zerbait izan bazen, hori zera izan zen: Franco diktadorea inguratzen zuen gizartearen barruan egoera oso pribilegiatua izan zuen arren ez zuela bere burua garaiko gizarte-baldintzek lerra zezaten utzi.
Inposatzearen eta itxikeriaren aurka borrokatu zen. Enrique Tierno, Raúl Morodo edo Joaquín Ruiz Jiménez bezalakoekin “Plataforma para las libertades”-etik Espainiako Europa batuaren aldeko izaera aldarrikatu zuen. “Barrutik” leihoak zabaltzen lagundu zuen, haize berria sartu eta gure ingurua arnasgarriago egiteko; hau izan zen gero etorriko ziren aldaketen hasiera. Ahalegin handia behar izan zen, ez zen batere erraza izan.
Beraiek ere ordaindu zuten bidesaria, beraiek ere izan ziren espetxean, eta denbora luzez gutxietsiak izan ziren; traidore nahiz ero eszentriko fama ere irabazi zuten (iritzia ematen zutenak eskuinekoak edo ezkerrekoak izan, bata edo bestea).
Kontua da sistema malguki tolesten lagundu zutela, horrela trantsizioa haustura traumatiko eta bortitza izan ez zedin. Beraiek, beren ideologia liberalarekin, batzuei eta besteei sinestarazi zieten etorkizuna herrialdea bakean eraldatzean zetzala eta eraldaketa hau errespetuz eta neurriz egin zitekeela.
Oraindik ere asko falta da guk bizi dugun gizartea Antónek nahi zuen bezain perfektua izateko, baina irmotasunaren, humanismoaren eta zintzotasunaren adibide ona utzi zien etorkizuneko belaunaldiei.