Fundazioaren jardueren artean nabarmentzekoa da elkarrekin proiektuak garatzeko hainbat erakunderekin hitzarmenak egin izana.
ONDASUN HIGIEZINAK LAGATZEA: Fundazioak Errekaldeberriko Altube eta Villabaso kaleen artean dagoen solairuarte bat laga dio San Bizente Paulekoa Elkarteari. Erakunde honek inguruko gazteei laguntza kulturala emateko lanak egiten ditu lokal honetatik.
HONDAMENDIETAN LAGUNTZA: 2001. urtean Fundazioak diru-laguntza bat eman zion Gurutze Gorriari El Salvadorren “mitch” urakanak erasandako eremuan laguntza emateko.
HALABER: 2005. urtean Fundazioak diru kopuru bat eman die Munduko Medikuei 2004ko abenduko tsunamiaren ondorioz kalteak jasandako inguruetan erabiltzeko.